Fiskaltzak gaur aurkeztuko du bere inpugnazioa

2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko salak 48 ordu izango ditu Bilduri buruzko erabakia hartzeko; hau da, larunbat gauerdira arte. Auzitegiko magistratuak gaur arratsaldean hasiko dira kasua aztertzen, Fiskaltzak bere txostena aurkeztu ondoren. Candido Conde-Pumpido fiskal nagusiak atzo jakinarazi zuen Fiskaltzak ere inpugnazioa aurkeztuko duela. Hark ere argudiatuko du koalizioa «ETAren estrategiaren» parte dela eta zerrendakide batzuek «Batasunarekin harremanak» izan dituztela. Conde-Pumpidok aurreratu duenez, Fiskaltzak bi inpugnazio aurkeztuko ditu. Batean, Bilduren zerrenda guztiak inpugnatuko ditu, eta, bestean, «ETAk kutsatutako» 30 hautagaitzaren kontra joko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.