Espainiako Fiskaltzak jakinarazi duenez, maiatzaren 2an Auzitegi Goreneko 61eko Salan "behar bezainbeste eskaera" egingo ditu ezker abertzaleko hautes elkarteak legez kanpo uzteko udal eta foru hauteskundeetarako, "Batasunak berak sustatutakoak direlako", Candido Conde Pumpido fiskal nagusiak adierazi duenez.
Haiek ez ezik, Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB), EAE-ANV eta Laia Elkarlanean (LAN) ikertzen ari direla esan du Conde Pumpidok. ASB ere legez kanpo uzteko eskatzeko asmoa dute. EAE-ANVko "kide batzuengan", berriz, "talde armatuarekin lotura duten zantzuren bat" aurkitu dituztela aipatu du, "baina balio gutxikoak eta zaharrak dira".
Bermejok dio EAE-ANV "gaur egun" legezko alderdia dela
Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuaren Justizia ministroak esan du EAE-ANV "gaur egun" legezko alderdia dela. Hala ere, aitortu du Fiskaltza, Estatuaren abokatua eta Barne Ministerioa EAE-ANVren jardura ikertzen ari direla. "Izan ere, begiratu behar dugun tokira begiratzen segitzeko aukera ezin dugu galdu. Begiak zabal-zabalik ditugu, eta belarriak tente". Oraingoz, bestelakorik esateko "daturik ez" dutela adierazi du.
Ezker abertzaleak sustaturiko hautes elkarteek, berriz, Espainiako Estatuari "gauzak gero eta zailago" jartzea nahi dutela uste du Justizia ministroak, "baina ahal den arretarik handienarekin egotea da gure eginbeharra". Haren iritziz, hautes elkarteak legeak ezartzen dituen epeak ahalik eta gehien agortzen saiatuko dira, "baina gaizki aterako zaie".
Hauteskundeak
Fiskaltzak maiatzaren 2an aurkeztuko ditu hautes elkarteak legez kanpo uzteko eskaerak
Conde Pumpido fiskalak esan du "talde armatuarekin lotura duten zantzuak" aurkitu dituztela EAE-ANVn, "baina balio gutxikoak eta zaharrak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu