Azaroaren 15ean hasi zen auzia. Azken egunera iritsita, nola iragan da auzia?
Bukaeratik hasita, fiskalak egin dituen zigor eskaerak oso gogorrak izan dira. Harritu egin gaitu. 30 urteko espetxe zigorra eskatu du Mikel Albisu eta Sole Iparragirerren kontra. Atentaturik epaitzen ez den afera batean, ez da inoiz hain zigor gogorrik eskatu. Zergatik, orduan, orain, garai hauetan? Bertze alde batetik, auziak bidea eman digu Peio Alcantarillak jasan dituen tortura latzak salatzeko. Azkenik, ez da argi gelditu Guardia Zibilak parte hartu zuen edo ez Antza eta Iparragirreren atxiloketetan. Frantsesek ukatu egiten dute, baina prozeduran ageri da Guardia Zibilak onartzen duela bere parte-hartzea.
Auzipetuen eskubideak errespetatu dituzte?
Haien eskubideak errespetatu behar direla adierazi dugu epaiketan. Horren inguruko eztabaida izan da eta ez da gauza gutxi. Jean François Blanco Paueko dekanoak eta defentsa abokatuak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk etaauzitegi medikuak Parisen deklaratzea eskatu zuen.Ikusi dugu lekuko horiek ez direla joanepaiketara. Defentsa eskubidearen urraketa da. Prozedurak agintzen duen bezala, lekukoen parte-hartzea ahozkoa da eta horregatik da garrantzitsua epaiketara jitea. Ez dute azaldu Alcantarillaren atxiloketan gertatutakoa.
Epaiketan auzipetuek nabarmen azpimarratu dute Frantziak duen esku-hartzea Euskal Herriko gatazkan. Prozesu demokratiko bat abian ezartzeko aukera ere aipatu dute. Frantziak entzun du mezu hori?
Ikusiko dugu entzun duen ala ez. Auzipetuek berek adierazi dute atxilotu zituzten unean bazirela harremanak Espainiako Gobernuarekin. Frantziako poliziek ere onartu dute hori. Historikoki, negoziaketakhasten zirelarik edo bukatzean, beti izan dira atxiloketak Frantzian. Erabakiak argituko digu Gobernuak entzun duen auzipetuen mezua.
Fiskala protagonista izan da epaiketan. Wikileaksen ere aipatzen dute. Nor da gizon hori?
Lehen epaile 'antiterrorista' zen eta haren ardura zen instrukzioa. Gerora, kargua utzirikprokuradore bihurtu zen. Filtrazioak agerian utzi du epaile horiek ez dutela frogarik behar, haien ospearekin lortzen dutela jendea zigortzea. Epailea zelarik erran zuen hori. Estatu frantsesean bakarrik instrukzio jurisdikzioak eta fiskaltzak daude bereziturik, epaileak ez. Anitzetan ikusten dugu, horrelako epaileek ez dutela zalantzan jarri nahi epaile berezien arrazonamendua.
Fiskalak erran zuen zuek, abokatuek, ETArekin harremanak dituzuela eta haien alde egiten duzuela lan. Nola uler daitezke adierazpen horiek?
Ondorioak aurkezten ari zelarik egin zuen baieztapen hori. Atxiloketak nola gertatu ziren argitzeko eskatu genuen defentsako abokatuek behin eta berriz. Torturan oinarriturik daude eta hori frogatu nahi genuen. Prokuradoreak adierazi zuen defentsak hainbeste nabarmentzen bazuen arrazoi bakarra zegoela, alegia, informazio hori ETAri emateko. Defentsak protesta egin zuen gogor. Pariseko abokatuen dekanoa deitu zuten defentsako abokatuek. Dekanoa prokuradorearekin mintzatu zen eta azkenean, gaizki ulertzea izan zela erran zuen fiskalak. Ez zuela erran nahi erran zuena.
Nola bizi izan duzu horrelako salaketa?
Fiskalaren argumentazioa, anitzetan, tokiz kanpo egon da. Interbentzio hori horren adibide bat izan da.
Xantiana Cachenaut. Abokatua
«Fiskaltzak sekula ez ditu eskatu hain zigor gogorrak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu