Aste osoan zehar bilkura ugari egingo ditu Herrira-k Bruselan (Belgika), eta gaur egin du aurrenekoa; Flandriako Bake Institutuko arduradun Nelly Maesekin batzartu da mugimendua.
Martxoaren 20an aztertuko dute Europako Giza Eskubideen Auzitegian Ines del Rioren auzia. Horren harira, hainbat mobilizazio deitu ditu Herrira-k. Tartean, Europara jo du euskal gizarteko ordezkaritza batek, euskal presoei ezartzen zaien espetxe politika amai dadila eskatuz.
Herrira-ko hainbat kide Bruselan dira aste honetan, bertako eragile politiko ezberdinekin hainbat bilkura egiteko asmoz.