euskal presoak

Fleuryko espetxean 'mitardean' daude 30 euskal preso igandeaz geroztik

D5 moduloko euskal presoek patio blokeatu zuten, Gotzon Alcaldek espetxezainengandik jaso duen erasoagatik protesta egiteko.  D2, D3 eta emakumeen moduloetako presoak elkartasunez joan dira zigor ziegara.

2011ko uztailaren 15a
12:35
Entzun

Fleuryko espetxean dauden 30 euskal preso mitardean daude, zigor ziegatan, Gotzon Alcalde presoak aurreko astean jaso zuen erasoagatik protesta egiteagatik. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, D5 moduloko euskal presoek patio blokeatu zuten igandean, eta mitardera eraman zituzten. D2 eta D3 moduluko presoek ere mitardera joatea erabaki zuten, eta emakumeen moduluan dauden presoak ere bai.

Gotzon Alcalde asteartean espainiaratu zuten Frantzian espetxe zigorra bete ostean, eta Soto del Realen espetxeratu zuten. Preso arrunt batekin nahi zuten jarri, baina ukatu egin zenez, isolatu egin dute. Frantzian azken egunak mitardean eman zituen Frantzian, eta aurrez espetxezainek erasotua era izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.