Atxiloketa

Foro Ekonomikoko istiluekin lotuta atzeman dute Fernandez de Martikorena

'UK Berri' aldizkariko kazetaria kalez jantzitako ertzainek atxilotu dute, Getxon, 13:00etan. Adingabeko bat ere atxilotu dute Donostian.

2014ko martxoaren 26a
07:48
Entzun

Deustuko ertzain etxean dago Iñigo Fernandez de Martikorena UK Berri agerkari digitaleko kazetaria, Bilboko epaitegira noiz eramango zain; hedabideak jakinarazi duenez, bertan eman dezake gaua. Izan ere, hatz-markak zein argazkiak atera eta DNA lagina hartzeari uko egin dio Fernandez de Martikorenak, IFZ zenbakiarekin "nahikoa" daukatelakoan, Iñigo Santxo abokatuak jakinarazi duenez. "Horiek guztiak indarrez hartu ahal izatea eskatuko diote ertzainek epaileari", jakinarazi du abokatuak.

Hori dela eta, bihar arte atzeratuko litzateke kazetariaren epailearen aurreko deklarazioa. Gaua bertan ematea saihesteko, tokiko ertzain-buruarekin hitz egiteko eskaera egin du Santxok. "Ondo" dagoela adierazi du, abokatuaren bitartez. Martxoaren 3an Bilbon izan zen Foro Ekonomiko Globalaren inguruan izandako istiluekin lotuta atxilotu dute kazetaria, abokatuak baieztatu duenez. Abokatuak BERRIAri jakinarazi dionez, baina, Fernandez de Martikorenak behin eta berriz esan dio abokatuari ez zela Bilbon egon egun horretan, eta ez zuela parte hartu istiluetan.

Herritarrek asanbladarako deia zabaldu dute, eta 180 lagun inguru elkartu dira, UK Berrik jakinarazi duenez. Bihar beste elkarretaratze bat egingo dute, Santa Eugenia plazan, 20:00etan.

Adingabeko bat ere atzeman dute Donostian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.