Madrilen EAJk eta PPk akordioa adostu dute Forondako aireportua biziberritzeko. EAJk aurkeztu zuen proposamena, horrekin batera Jundizko eta Arasurreko plataformak bultzatzeko ere eskatuz. PPk zuzenketa aurkeztu du, eskaera bigunduz, eta hori izan da azkenean bi alderdiek adostu dutena.
Hala, Forondako aireportua 24 orduz irekita egotea adostu dute, salgaietarako eta bidaiarientzat. Hala ere, adostutako testuan ez dute ez neurririk ezta eperik ere zehaztu.