Pista gainean pilatutako elurra eta izotza ezin izan zuten kendu, eta Forondako aireportua itxi egin zuten asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean —2012az geroztik gauez soilik izaten da zabalik merkantzia hegaldientzat—. Ondorioz, 22 hegaldi gelditu ziren bertan behera, DHL eta TNT konpainienak.
Orain arte inoiz ez dute halako neurririk hartu Forondako aireportuan. Enpresa batzordearen esanetan, langile faltagatik ezin izan zuten garbitu pista. Izan ere, enplegua erregulatzeko 2012ko dosierraren ondotik langile gutxiago ari dira lanean aireportuan.