hauteskundeak

Foru Aldundia eta Donostia, Gipuzkoako EAJren xedeak

Urte politikoari gaur eman dio hasiera, Donostian hainbat ekitaldi eginda.

Eneko Goia, Markel Olano, Bakartxo Tejeria eta Joseba Egibar, gaur, Donostian.
2014ko irailaren 6a
18:23
Entzun

Gipuzkoako EAJk argi utzi nahi izan du datozen maiatzeko udal eta foru bozetako xedea: herrialdeko Foru Aldundia eta Donostiako alkatetza lortzea. Herritarrentzat "eredurik onena" EAJrena dela ikusaraztea hartu dute erronkatzat diputatu nagusigai eta Donostiako alkategai izango diren biek: Markel Olanok eta Eneko Goiak.

Olanok esan duenez, EAJk pertsonak lehenesten ditu ideologia baino gehiago eta, aldiz, haren ustez ezker abertzaleak kontrakoa egiten du: lehendabizi ideologia eta, ondoren, pertsonak. “Ezker abertzaleak ideologia chavista delakoa babesten du eta, ondorioz, bere nahi bakarra da arlo publikoa indartzea. Eta horretarako enpresen aurka egiten du, nahiz eta enpresak gure ekonomiaren ardatza diren. Guk aberastasuna herritarren lanari esker eta enpresei esker sortzen dugu. Horiek bermatzen dute Gipuzkoan aberastasuna sortzea eta gizarte-ongizate ona izatea”.

Goiaren iritziz, berriz, “EAJ izan da historian zehar Donostia berreskuratzeko oinarriak jarri dituen alderdia".  

Ekitaldian Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Joseba Egibar EAJko GBBko burua ere izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.