EAEko Podemos Ahal Dugu osatzen duten taldeek foru hauteskundeetarako hautagai zerrenda bateratu bat egitea lortu dute; 'Denok Bat' izena jarri diote. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 51na laguneko zerrendak egin dituzte, eta alderdian izena emanda dauden erkidegoko pertsonek zerrendatako hautagaien ordena erabakiko dute orain.
"Denok Batek Ahal Dugu-ren eta euskal gizartearen aniztasuna ordezkatzen du", esan du alderdiak, ohar baten bidez.
Asteburuan zerrenden argitalpena egingo du Ahal Dugu-k, eta hilaren 27tik 30era artean bozketa izango da (Podemos.info webgunean). Martxoaren azkeneko egunean jakinaraziko dute zerrendatako ordena hautagaia.
EAEko Ahal Dugu-k Batzar Nagusietako inbestidura saioetan bere hautagaia bozkatzeko asmoa du gaur-gaurkoz. Roberto Uriarte idazkari nagusiak, gainera, gobernu itunak baztertuak ditu.