Foruzainek hiru gizon atxilotu dituzte genero indarkeria egotzita

Antsoaingo alkatea genero indarkeriaren kontrako protokoloa sinatzen, atzo egindako ekitaldi batean. LANDER  FDZ. ARROIABE/ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Azken astean, genero indarkeria egotzita hiru gizon atxilotu dituzte foruzainek Nafarroan. Joan zen asteazkenean, 27 urteko gazte bat atxilotu zuten Noainen. Kalean emakume bati eraso egin ziotela zioen abisua jaso zuten udaltzainek. Horiek gertaeraren lekura joan zirenean, emakumeak adierazi zuen familiako batek jo zuela; udaltzainek, ustezko erasotzailea atzeman, eta foruzainen esku utzi zuten. Atxilotuak aurrekariak ditu genero indarkeria delituengatik.

Larunbatean, berriz, 38 urteko gizonezkobat atzeman zuten Iruñean. Ospitale batetik hots egin zieten foruzainei; tratu txarren ondorioz aurpegia zauritua zuen emakume bat artatzen ari zirela jakinarazi zieten. Foruzainek berehala atxilotu zuten ustezko erasotzailea. Hirugarren kasua Burlatan gertatu zen igandean. 23 urteko gazte bat atzeman zuten etxe atari batean. Bikotekideak eztabaida baten ondoren gazteak eraso egin ziola azaldu zien foruzainei.

Antsoainen, berriz, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako protokoloa sinatu zuten atzo. Genero indarkeriari aurre egiteko Nafarroan martxan jarri den udal mailako lehen protokoloa da. Antsoaingo Udalak eta herriko beste hainbat taldek eta elkartek sinatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.