Nafarroako Foruzaingoak hiru gizon atxilotu zituen ostiraletik astelehenera tratu txarrak ematea leporatuta. Azken atxiloketa astelehean burutu zuen, Noainen, emakume batek bere bikotekide ohiak jo egin zuela ohartarazi zuenean. Atxilotutakoa 26 urteko gizonezkoa da, eta lehendik ere bazuen antzeko beste salaketa bat, 2009 urtekoa.
Beste atxiloketa bat Tuteran egin zuen larunbatean. Senarrak jo egiten zuela salatu zuen emakume batek. 33 urte ditu horrek. Hirugarren atxiloketa ere Erriberan egin zuen, ostiralean. Emakume batek bere semeak jo egin zuela eta hori ohikoa zela salatu zuen eta semea atxilotu zuten.