Azken egunetan hiru gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxista egotzita. Haietako bat Altsasun atzeman zuten, bikotekide ohia mehatxatu eta jo egin zuelakoan. Kalean eztabaida sutsuan ari ziren abisua jaso ostean joan zen polizia haiengana, banaka hitz egin zuen haiekin eta gizonezkoa atxilotzea erabaki zuten.
Herri bertan izan zen bigarren atxiloketa ere. 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuten urruntze agindua ez betetzeagatik eta "etxe barruko indarkeria" egotzita.
Garinoainen, berriz, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bere bikotekideak 112ra deitu ostean. Mehatxuka ari zitzaiola esanez deitu zuen, eta laguntza eskatu. Geroago, polizia etxera joan zen kolpe markekin. Gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Epaileen esku utzi ditu Foruzaingoak hiru auziak.