HEZKUNTZA

Foruzaingoak bi ikasle atxilotu ditu NUPen

"Aldaketaren Gobernua" eta @UNavarra ikasleak atxilotzen Iruñeko unibertsitatean. Aski da! Gora ikasleon borroka! pic.twitter.com/CvXIV5fpg8 — Ikasle Abertzaleak (@IAbertzaleak) 2016(e)ko apirilak 28

2016ko apirilaren 28a
11:10
Entzun

Ikasle Abertzaleek eman dute atxiloketen berri sare sozialetan. NUPen errektoretzak Ekonomia eta Ingeniaritza fakultateetan erreformak egin nahi dituela-eta, protestan ari dira ikasleak azken asteetan. Gaur goizean, manifestazioa egin dute, eta 08:45 aldera joan dira foruzainak. Bi lagun atxilotzeaz gain, bat identifikatu dute.

LABek salatu du foruzainak "zakarki eta itsuski" sartu direla Nafarroako Unibertsitate Publikora, ikasleen protesta "jazartzera". Ohar batean, sindikatuak galdetu du nork eman dion baimena Poliziari campusean sartzeko eta ea errektoreak horrela konpondu nahi dituen arazoak: "Horrelakoa da adierazpen askatasunak NUPen izanen duen etorkizuna? Hau da errektoreak eta bere taldeak NUPerako aurkeztu zuten aldaketa?".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.