'Fracking'-a geldiarazteko eskatu du Belen Arrondok

2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Gasa ustiatzeko haustura hidraulikoaren teknikak zuzenean kalte egingo du Gasteizen, Salburuan. Hala bertaraino joan, eta ustiaketa sistema hori geldiarazteko eskatu du EH Bilduk. Energia eredua aldatzea beharrezkoa dela uste du Belen Arrondok, koalizioko Arabako zerrendaburuak, energia berriztagarrien alde egin behar dela. Horretarako, erregai fosilak progresiboki bazter daitezela eskatu du, eta ez dadila erabili aurreikusita dauden proiektuen araberafracking teknika, zeinak Arabako lurretan kalte handia egingo duen.

«Fracking-aren atzean EAJ, PSE eta PPren interes ekonomikoak» besterik ez dagoela salatu, eta «gezurretan eta zurikerietan» aritzea egotzi die horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.