'Fracking'-aren aurka bizikleta martxa bat egingo dute larunbatean

Protesta Gasteizen hasiko da, eta Subillan amaitu, Jaurlaritzak lehen zundaketak egin nahi dituen lekuan

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Arabako Fracking Ez taldeak bizikleta martxa bat antolatu du larunbaterako, fracking edo haustura hidraulikoaren teknika erabiltzearen aurka. Martxa Gasteizko Andre Mari Zuria plazan hasiko da 09:30ean; Armentiatik igaro, eta Subillan amaituko da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Subillan egin nahi ditu lehen zundaketak. Gero, Armentian ekitaldi ugari egingo dituzte. «Ez ikerketa ez ustiaketa, ez dugu fracking-a nahi; ez Araban ez inon, ez orain ez hemendik hiru urtera», adierazi dute.

Iragarri dute ekainaren 23an teknika horren aurka Arabatik gertu sortu diren beste taldeekin elkartuko direla: «Gure arteko koordinazioaz arituko gara; bestetik, mobilizazio handi bat antolatzen hasiko gara, hurrengo ikasturterako». Fracking-aren aurkako Arabako plataformak sei hilabete bete zituen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.