Astelehenetik igandera Frackampada kanpaldia egingo dute Gasteizen fracking-aren kontra. Kanpaldian hainbat hitzaldi eta ekitaldi izango dira haustura hidraulikoaz eta honek sortzen dituen ondorio ekologiko kaltegarriei buruz. 50 eragilek baino gehiagok egin dute bat kanpaldiarekin.
Haustura hidraulikoa, besteak beste, oso teknika garestia dela eta ingurumenari kalte handiak eragiten dizkiola salatu dute kanpaldiaren antolatzaileek.