elkarrizkeTA AURRERAPENA

Francisco Castejon: "Arrazoizko zalantzak daude Garoñako ontziaren segurtasunari buruz"

Fisikari nuklear eta Ecologistas en Accion taldeko kidearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2012ko irailaren 5a
17:59
Entzun

Doel 3 erreaktore nuklearraren ontzian akatsak antzeman zituen Belgikako Segurtasun Nuklearreko Agentziak abuztuan; ontzia egin zuen enpresari egotzi zion errua, eta enpresa horren ontziak dituzten erreaktoreak gelditzeko aholkatu zuen agentziak. Garoñako ontzia enpresa hark egindakoa da, hain justu —bihar bukatuko zaio Garoñari jarduera luzatzeko baimena eskatzeko epea—.

BERRIAk gertaera horiei buruz Francisco Castejon fisikari nuklear eta Ecologistas en Accion taldeko kidearekin hitz egin du. Hona hemen, aurrerapen gisa, haren esan batzuk:

- "Frogatuta dago Garoñako ontziak arazo batzuk dituela, baina CSN horretaz jabetzen bada zentrala itxi beharko du. Pentsaezina da ontzi bat aldatzea; zentral berri bat egitearen modukoa litzateke".

- "Belgikan Doel 3 erreaktore nuklearraren ontzian akatsak agertu izanak erakusten du enpresa horrek ez zituela kontrolak ondo egiten. Hau da, kontrol horiek beste zentral batzuetako erreaktoreen ontzietan egon direla pentsa liteke. Arrazoizko zalantzak daude Garoñako ontziaren segurtasunari buruz".

- "Segurtasun agentzia batek bi gauza egin ditzake erreaktorearen ontzian korrosio arazo bat aurkitzen duenean: zentzuduna izan eta behin-behinean gelditu, edo Garoñako zentralarekin egiten ari direna egin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.