Francoren alabak ez ditu gorpuzkiak atera nahi

2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Francisco Franco diktadorearen alabak ez ditu aitaren gorpuzkiak Erorien Haraneko Basilikatik aterako, Pedro Cerracin Erorien Haranerako defentsarako elkarteko abokatuak azaldu duenez. Diktadorearen gorpua Erorien Haranetik ateratzeko proposamena egin zuen herenegun Espainiako Gobernuak izendatutako aditu batzorde batek. Franco El Pardoko hilerrian lurperatzea proposatu zuten, baina Cerracinek uste du proposamen hori «adimenari irain» egitea dela. Elkarteko abokatuaren hitzetan, «historia errespetatu egin behar da». Cerracinek salatu duenez, txostenaren atzean «erabaki politiko bat» dago. Azken hitza, baina, Elizak izango duela gogorarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.