Frankismoa

Francoren gorpuzkiak hobitik ateratzeko dekretua onartu du Espainiako Kongresuak

Talde guztiek babestu dute dekretua, PPk eta Ciudadanosek izan ezik. Bi horiek abstenitu egin dira.

jarraia156600.jpg
2018ko irailaren 13a
07:07
Entzun

Espainiako Kongresuak onartu egin du Memoria Historikoaren legea moldatzeko dekretua. Neurri horrek Francisco Franco Espainiako diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko bidea irekiko du. Joan den abuztuaren 24an onartu zuen Espainiako Gobernuak legea moldatzeko dekretua.

Talde guztien eman diote oniritzia neurriari, PPk eta Ciudadanosek izan ezik. Azken horiek abstentziora jo dute. Hala ere, PPko bi diputatuk kontra bozkatu dute. Jesus Posada Kongresuko presidente ohia eta Jose Ignacio Llorens izan dira dekretuaren aurka bozkatu duten bi diputatuak. PPk azaldu duenez, nahasi egin direlako bozkatu dute kontra.

Dekretua onartu denean, neurriaren aldeko diputatuak txalo zaparrada eskaini diete Kongresuko gonbidatuen harmailan zeuden frankismoaren biktimei.

Espainiako Gobernuaren dekretua lege proiektu gisa tramitatzea ere onartu du ganberak. Ondorioz, taldeek zuzenketak adostu eta horiek proposamenari gehitzeko aukera izango dute.

Carmen Calvo Espainiako presidenteordeak defendatu du dekretua Kongresuko eztabaidan. Ziurtatu duenez, ezinbestekoa da Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzea, diktadorea biktimen ondoan lurperatuta egotea "anomalia krudela" dela iritzita. Horrez gain, Calvok ohartarazi du ez dela bakerik izango justiziarik ez bada. PPri eta Ciudadanosi leporatu die eztabaidari zintzotasunez ez heltzea.

PPk eta Ciudadanosek, berriz, gobernuari aurpegiratu diote Franco hobitik ateratzeko erabakia dekretu bidez gauzatzea. Talde horien arabera, dekretuaren formula ez dago justifikatuta, gaia ez baita presakoa, haien hitzetan. Pedro Sanchez Espainiako presidenteari leporatu diote ke laino gisa erabiltzea eztabaida, bere gobernuaren gabeziak eta "ahulezia" estaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.