Gizartea

Frankismo garaian errepideetan gatibu lanak egin zituztenak omenduko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Datorren asteazkenean egingo duten omenaldiaz gain, gaiari buruzko erakusketa ere ikusi ahal izango da aldundian bertan.

Gatibuak Aritxulegiko tunelean lanean. KATTIN TXIKI
2014ko abenduaren 13a
10:22
Entzun

Frankismo garaian eraiki ziren Gipuzkoako errepideetako asko eta gatibu lanetara zigortutakoak izan ziren horietan lanean aritu zirenak. Hori dela eta, haiek guztiak omentzea erabaki zuen duela bi hilabete Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Bestetik, bi hilabete luze iraun duen lanean, Euskal Memoria Fundazioak txosten bat osatu du non zehazten den zeintzuk diren presoek eraikitako Gipuzkoako errepide zatiak eta non eta zer-nolako baldintzatan aritzen ziren lanean batailoi haiek.

Asteazkenean, arratsaldeko 19:30etan, egingo den omenaldian zigortu haiek eta euren senideak izango dituzte gogoan. Horretaz gain, abenduaren 18tik urtarrilaren 7ra arte zabaldik egongo den erakusketa ere inauguratuko dute, non gatibu lanetara zigortutako presoei buruzko argazki eta bideoak ikusi ahal izango diren, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.