Frankismoaren biktimak

Frankismoaren biktimei laguntzeko hirugarren fasea abiatuko du Eusko Jaurlaritzak

Frankismoaren biktimek laguntza jasotzeko eskaria egiteko hirugarren fasea abiatuko du Eusko Jaurlaritzak, Javier Madrazo Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuak esan duenez. Laguntza gabe geratu zirenek jarritako 2.320 helegiteetatik 1.784 atzera bota dituzte, eta esan duenez, ordaintzeko dituzten 536 laguntza otsailean ordainduta, laguntzak jasotzeko dokumentazioa entregatzeko epe berri bat irekiko dute.

2004ko abenduaren 15a
13:59
Entzun
Laguntzak jasotzeko hirugarren fase bat irekitzeaz gain, Espainiako Gobernuari "disziplinazko batailoietan" egondakoei biktima izaera onartzeko eskatuko diola jakinarazi du Madrazok. Horretarako Espainiako Gobernuko lehendakariorde Maria Teresa Fernandez de la Vegarekin bilera eskatu du. Esan duenez, Espainiako Kongresuan eta Senatuan bide horretatik joango diren ekintzak etorriko dira. Horrela, Espainiako Gobernuan 1992an hartutako irizpideak aldatzen baditu, Jaurlaritzak "berehalakoan" egingo ditu bere irizpide aldaketa horiek, Madrazok jakinarazi duenez.

Gizarte Gaietako datuen arabera, 8.718 lagunek eskatu zuten lagutza, frakismo garaian hiru urte baino gutxiagoko kartzela zigorra izan zutelako. Jaurlaritzak horietako 2.528ri laguntza ematea onartu zuen, eta 6.152ri berriz ez ematea. Ezezkoa jaso zutenetatik 2.320 lagunek helegitea aurkeztu zuten. Horietatik 536ri laguntza ematea erabaki du, azkenean, Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.