Ahaztuak Erregimen frankistaren biktimen elkartea boluntario bila dabil frankismoaren jazarpena bizi izan zutenen ahozko lekukotasunak eta agiriak jasotzeko.Lekukotasun horiek jasotzea premiatsua dela azpimarratu du Ahaztuak-ek, garai hura bizi izan zutenak adin handikoak direlako.
Hobi komunetan dauden desagertuen identifikazioan lan egiteko prest diren boluntarioak ere nahi ditu aipatutako elkarteak.
Frankismoaren biktimen lekukotasunak jasotzeko boluntario bila dabil Ahaztuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu