Frankismoaren krimenak bide penaletik zigortzerik ez dago, Gorenak dioenez
Frankismoko eta 1936ko krimenak bide penaletik zigortzeko modurik ez dagoela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Pertsonak desagerrarazteari buruzko deliturik ez zela egon indarrean Espainiako legedian 1932 eta 1944 artean eta Amnistiaren Legeak indarrean jarraitzen duela gogorarazi du auzitegiak, eta azken horrek zigorrak baliogabetzen dituela. Era batera edo bestera, delitu haiek «gizateriaren kontrako delitu» gisa ezin direla epaitu adierazi du Gorenak. Bestalde, familiek beren biktimen gorpuak berreskuratu eta egoki lurperatzeko eskubidea dutela onartu du auzitegiak, eta erabaki du 1936ko gerrako hobi komunei buruzko ebazpenak tokiko auzitegiek erabaki behar dituztela, ez Auzitegi Nazionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu