Frankismoaren krimenak ikertzea babestu du Nafarroako Legebiltzarrak

Gaur hasiko dira Baltasar Garzon epaitzen, frankismo garaiko krimenak ikertzeagatik

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
1936ko gerrako eta frankismo garaiko krimenak ikertzearen alde egin du Nafarroako Legebiltzarrak. PPk eta UPNk kontrako botoa eman dute. Aldiz, parlamentuak ez dio sostenguaadierazi Baltasar Garzonepaileari, Bildu eta Nabai abstenitu egin direlako epaileari elkartasuna adierazteko egin duten bozketan.

Gaur hasiko dira Garzon epaitzen, Madrilen (Espainia). Frankismoko krimenak ikertu nahi izateagatik prebarikazioa egotzi dio Manos Limpias elkarteak. Errudun jotzen badute, 20 urtean lanik ez egitera zigor dezakete. Kasua artxibatzeko eskatu dute Garzonen abokatuak eta fiskalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.