Argentinak Madrilen daukan enbaxadatik hasiko dira etzi deklaratzen Rodolfo Martin Villa, Jose Utrera Molina eta Fernando Suarez frankismoan ministro izandakoen kontra. Martin Villa Espainiako Harreman Sindikaletarako ministro zen, eta 1976an Gasteizen Poliziak hil zituen bost langileen hilketaren erantzule izatea leporatzen diote; Jose Utrera Molina 1973an Etxebizitza ministro zenari, Salvador Puig Antichen heriotzarena, eta Fernando Suarez 1975ean Lan ministro izandakoari Txiki eta Otaegi, eta FRAPeko hiru kideren fusilamenduarena.
Etzi, lehena deklaratzen, Pablo Mayoral Rueda izango da: FRAPeko kide Humberto Baenaren fusilamendua eskatu zuten kausan prozesatua egon zen. Ondoren Merçona Puig Antich Salvadorren arreba izango da. 1974an hil zuten Bartzelonako espetxean. Pedro Fausto Canalesek bere aitaren hilketaren berri emango du.
Espainiako Gobernuaren oniritziaren zain daude abokatuak, deklarazioei bide egiteko, baina tramitea besterik ez da.