Frankismoko krimenak ez ditu Espainian ikertuko Maria Servinik

Bertan behera utzi du epaileak hil honetan egin behar zuen bidaia; Argentinatik ikertuko ditu biktimen salaketak

Donostiako Bulebarrean eginiko omenaldia, atzo. ANDONI CANELLADA / ARP.
Erredakzioa
2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Maria Servini epaileak Argentinatik entzungo ditu frankismoaren eta 1936ko gerraren biktimen testigantzak. Espainiara joatekoa zen epailea hil honetan, baina bertan behera utzi du bidaia. Biktima batzuen ordezkari den Carlos Slepoy abokatuak azaldu ditu Servinik bidaia bertan behera uzteko arrazoiak: «Argentinako Gorte Gorenak bidaia onartu zuen, baina Serviniri ez zizkion eman hark eskatzen zituen egun kopuru eta baliabideak; Espainiara funtzionari batekin soilik bidaiatzea nahi zuen gorteak». Slepoyk esan du biktimak bideo konferentzia bidez elkarrizketatzeko asmoa duela epaile argentinarrak.

«Atsekabe handiz» hartu dute biktimek epailearen erabakia, Slepoyk adierazi duenez: «Biktimek zuzenean kontatu nahi zizkioten Serviniri euren bizipenak.Askorentzat, epaile argentinarra da frankismoko krimenak ikertzeko eta argitara ateratzeko azken aukera».

Omenaldia, 1936an fusilatuei

Urtero bezala, frankismoaren biktimak omendu zituzten atzo, Donostiako Bulebarrean. Genozidioaren Biktimen Elkarteak antolatu zuen ekitaldia. Zehazki, 1936an frankistek Donostian fusilatutakoak omendu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.