Frankismoko presoak omentzen zituen eskultura batean Falange Baztan bezala sinatzen zutenek Kristo Erregearen aldeko eta "gorrien" aurkako hainbat margoketa egin zituzten atzo.
1939 eta 1941 urteen artean frankismoko presoek eraiki zuten Irurita eta Eugi (biak Nafarroan) arteko NA-1740 errepidean, larunbatean jarri zuten horien omenezko Bidegabeko Bidea izeneko eskultura.
Iruritako elizaren atarian, "Jainkoarengatik eta Espainiarengatik erori zirenak goraipatuz eta Francoren tropekin borrokatu ziren auzokideen izenak" idatzi dituzte. Arraiozen ere (Nafarroa) auzotar baten aurkako margoketak egin dituzte.
Aurten Nafarroan Bidasoa inguruan, Donezteben, Amaiur, Bera eta Lesakan besteak beste, antzeko mehatxuak idatzi dituzte.
gizartea
Frankismoko presoak omentzen zituen eskultura bati eraso egin diote Nafarroan
1939 eta 1941 urteen artean frankismoko presoek eraiki zuten Irurita eta Eugi arteko NA-1740 errepidean jarri zuten larunbatean horien omenezko eskultura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu