MEMORIA HISTORIKOA

Frankisten koadrorik ez du kenduko Azkunak: "Historia errespetatu behar da"

Alkate frankisten irudiak udaletxetik kentzeko eskatu du EH Bilduk, eta ezezkoa erantzun dio Bilboko alkateak.

2014ko otsailaren 13a
14:58
Entzun

Frankismo garaian Bilbon alkate izendakoen koadroek udaletxean jarraituko dute. Iñaki Azkuna alkateak ez du onartu EH Bilduk irudi horiek kentzeko egindako eskaria. "Historia errespetatu behar da", esan du alkateak. EH Bilduren kontra jo du, gainera, esanez ez duela onartuko "demokrazia leziorik" koalizio horren aldetik.

Azkunak argudiatu du frankismoaren aurreko agintarien irudiak ere badaudela udaletxean. "Monarkia zaleenak, errestaurazio garaikoak, demokraziakoak, errepublikakoak...". Azkunak nabarmendu du agintean den urteetan ez duela kale izenik aldatu. "Ez dut ezer kendu historia errespetatu behar delako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.