Frantses HizkuntzarenAkademiak gaitzetsi du maiatzaren 22an diputatuek hartutako erabakia, alegia, Frantziako Konstituzioan hizkuntza gutxituei aipamena egitea. Akademiaren iritziz, onartezina da, eta kezka eragiten diola onartu du. «Bost mendez frantsesak frantziar nortasuna ondu du, eta ondorioa argi ikusten da Konstituzioko bigarren artikuluan: frantsesa da Frantziako hizkuntza bakarra».
Akademiak argitu nahi izan du ez duela deus hizkuntza gutxituen aurka, baina Konstituzioan egindako «ezusteko» aipamena daka gogora.Aipamenak herritarren berdintasun irizpideak urratzen dituela esan du, aldaketaren ondorioz herritar guztiek ez dutelako eskubide bera administraziora edo justiziara jotzeko tenorean.
Akademiak gogorarazten du frantsesaren erabilpena arautu, zaindu eta zabaltzeko agindua duela. Ez du zalantzan jartzen Frantziako Konstituzioko lehen artikuluko aldaketa egitea onartu duten diputatuen borondate ona, baina jakinarazten die hori ez dela bidea: «Hizkuntza gutxituekiko abegia eta borondate ona bertzen nonbait adieraz daiteke, ez Frantziako Konstituzioan».
KOKAPENA ERE KEZKAGARRI. Frantsesaren tokia aldarrikatzen dute kademiako eledunek. nabarmentzen dute hizkuntza gutxituen aipamena lehen artikuluan egiten dela. Honela dio artikulu horrek: «Frantzia Errepublika banaezina da, laikoa, demokratikoa eta soziala; hizkuntza guxituak Frantziaren ondare dira». Lehen artikulu horretan ez zaio erreferentziarik egiten frantsesari eta hori onartezina da Frantses HizkuntzarenAkademiaren iritziz. Frantziako hizkuntza bakarra frantsesera dela dioen artikulua bigarrena da eta tokiak berak, hizkuntza gutxituak lehenesten direla ematen du aditzera, frantsesaren kaltetan.
Jokabide hori logikari egindako erasoa dela uste du te akademiako ordezkariek,Errepublikako oinarrien ukapena eta Frantziako nazioa osatzen duten irizpideen nahasketa.
Ez dira ohikoak izaten Frantses Hizkuntzaren Akademiaren oharrak edo jakinarazpenak. Orain artean idazkera arloko arauen inguruko oharrak egiteko edo generoaren inguruan sortutako eztabaidak argitzeko mintzatu da soilik. Salbuespenaren garrantzia nabarmendu du, hala ere, eskakizunaren garrantzia agerian uzteko.
Frantziako diputatuak hartu duten erabaki kaltegarrien ondorioak ezabatzera deitu ditu, Konstituzioko lehen artikuluko aipamena bertan behera uztera. Frantziako erakundeen berrantolaketa eztabaidatzen ari zen unean aurkeztu zuen aipamen proposamena diputatu talde batek.
Rachilda Dati FrantziakoJustizia ministroak onetsi zuen zuzenketa. Frantziako Senatuak onartu behar du oraindik Frantziako konstituzioan agertu ahal izateko.
Frantses Hizkuntzaren Akademiak gaitzetsi du Konstituzioan hizkuntza gutxituak aipatzea
Diputatuei eskatu die kentzeko konstituzioko lehen artikuluan maiatzean onartutako zuzenketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu