Nafarroa
Frantsizko Xabierkoaren jaiotzaren V.mendeurrena
Jassoko Frantziskoren auditoriumean egingo duten ospakizun handiarekin hasiko dituzte gaur egin beharreko ekitaldiak, Xabierren. Eguerdian izango da, 12:00etan, eta han izango dira, Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko agintariekin batera, Espainiako errege-erreginak, udal agintariak eta mundu zabaleko beste herrialdeetatik etorritakoak. Miguel Sanz gobernuburuak lore eskaintza egingo du.
Xabierko Espiritualtasun Zentroan, bestalde, santuari eskainitako erakusketa ikonografikoa zabalduko dute 13:00etan, eta Ramon Vilarok egindako dokumentala ikusiko da, lehenengoz, auditoriumean: Un navarro en tierra de los damios. El legado de San Francisco Javier en Japon.Urtemuga eguneko ospakizunekin amaitzeko, Kapsbergerren obren kontzertua eskainiko dute Iruñean, Baluarten, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu