Frantxua Maitia Frantziako Alderdi Sozialistako kidea Garaziko kontseilari hautatu dute berriro joan den igandean kantonamenduetako bozetan. Euskadi Irratiari esan dio sozialistek begi onez ikusten dutela bake prozesua: "Albiste ona izan zen erakunde armatuak ekintza bortitzak baztertzea. Alde honetatik lagundu ahal badugu, hala egingo dugu".
Ipar Euskal Herriak ezkerrera egin du kantonamenduetako bozetan, eta Maitiak nabarmendu du horri esker lehen aldiz Pirinio Atlantikoetako departamendua ezkerraren esku geratuko dela. "Espero dut departamendua tinkoki lotzea ezkerrari".