laugarren barrutia

Frantxua Maitia garaile 3.000 botoren aldearekin

PSeko hautagaiak botoen %31,99 eskuratu du. Euskal Herriko mugak gainditzen dituen hautesbarruti horretan EH Baiko Anita Lopepek botoen %6,80 jaso du. Maitia aurretik izan da Maulen, Donibane Garazin, Atharratzen eta Hazparnen, eta Lasalle, Donapaleun eta Iholdin. Baigorrin bozkatuenak Oxibar eta Lopepe izan dira.

2012ko ekainaren 10a
08:11
Entzun

Bigarren itzuliari begira, lan zaila izanen du orain artean laugarren barrutian diputatu kargua izan duen Jean Lasallek. Izan ere, Modemeko bozak eta UMPkoak gehiturik %44ra helduko liratete, eta ez litzateke nahikoa izango karguan berriro jarraitzea ziurtatzeko.

UMPko hautagaiak ez du lortu erroldaren %12,5eko heina gainditzea eta ondorioz, bigarren itzuliko lehiatik at geldituko da. Ezkerreko bozak bereganatzea lortzen badu, Frantzua Maitiak diputatu postua eskura dezake heldu den igandean.  Frantxua Maitia PSeko hautagaiak 16.418 boz (%31,99) eskuratu ditu, bozen %99,22 zenbatu direlarik. 

Bigarren postuan ageri den Jean Lasalle zentristak 13.488 boz (%26,28) eskuratu baititu eta urruti da hirugarren indarra, UMPko Marc Oxibar 9.047 bozekin (%17,63). Euskal Herriko mugak gainditzen dituen hautesbarruti horretan EH Baiko Anita Lopepek 3.492 boz eskuratzen ditu (%6,80).

Maulen jaso du Maitiak babes handia, botoen %37,05era iritsi delarik. Oxibar izan da bigarren bozkatuena, botoen %19,33rekin. Robert Bareille Ezkerreko Fronteko hautagaiak %16,44 eskuratu du, eta Lasalle laugarren bozkatuena izan da, %14,5ekin. Lopepe bosgarren da, %4,97rekin.

Donibane Garazin emaitzak parekatuagoak izan dira. Maitiak %26,82 eskuratu du, eta Lasalle izan da bigarren %21,97rekin. Oxibar hirugarren izan da %21,43rekin eta Lopepe laugarren, %9,57rekin. Aipagarria da, aldi berean, Pako Arizmendi EAJko hautagaiak botoen %9,3 eskuratu duela.

Atharratzen ere bozkatuena Maitia izan da, botoen %32,75ekin. Lasallek %30,66 eskuratu du, Oxibarrek %17,07 eta Lopepek %7,67.

Hazparnen ere Maitiaren atzetik Lasalle izan da bozkatuena; hurrenez hurren, botoen %32,47 eta %23,84 jaso dute. Oxibar laugarren izan da %17,09rekin eta Lopepe laugarren %11,09rekin.

Donapaleun ere bozkatuena Lasalle izan da, eta alde handiz gainera. Zentroko hautagaiak botoen %41,27 jaso du, eta Maitiak, %24,18k. Oxibar izan da horien ondotik hirugarren (%15,44) eta Lopepe, laugarren (%9,11).

Iholdin Lasalle nagusitu da, Maitiarekiko ia hamar puntu atereaz; lehenengoak botoen %34,67 eskuratu du, eta bigarrenak, %25,55. Oxibar (%19,71) eta Lopepe (%10,95) izan dira horien ondotik hautagai bozkatuenak.

Baigorrin oso bestelakoa izan da emaitza. Hautagai bozkatuenak Oxibar eta Lopepe izan dira; lehenak botoen %27,27 jaso du, eta bigarrenak, %21,84. Maitiak %21,34 jaso du eta Lasallek, %18,94.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.