Abortuaren Legea urratzea leporatu diote hainbat eragilek Frantziako Gobernuari, eta, horren karietara, manifestazioa eginen dute heldu den larunbatean Parisen. Abortua egiteko epea hamabi astetik hamalau astera emendatuko zuela erran zuen urte hastapenean Roseline Bachelot Frantziako Osasun ministroak. Gisa berean, Gizarte Segurantzak ordaintzen duen partea %10 emendatuko zuela agindu zuen. Errealitatean, ordea, itxaronaldiak luzatu dira, eta horrek kanpora joatera behartzen ditu emazteak. «Bachelot legeak erietxe publikoa ehorzten du, eta, harekin, abortatzeko eskubidea», adierazi dute Baionan Mari Jose Butron eta Michele Berthierrek.
Frantzian hamar emaztetarik lauk abortatzen dute bere bizian zehar. Iaz 614 abortu egin zituzten Baionako erietxean, horietako 129 sendagaiak harturik. 2008an 528 egin ziren, 79 sendagaiak hartuz. Gizarte Segurantzak abortuak egiteagatik ordaintzen duen kopurua txikiegia da, eta, horregatik, arlo pribatuko mediku anitzek ez dute egin nahi. Gaur egun Lapurdi kostaldean bakar batek egiten ditu. Horrez gain, mediku anitzek ez dute aborturik egiten,haien etikaren kontra doala argudiatuz. Laikotasun legea urratzea leporatzen diete.
Frantziak Abortuaren Legea ez duela betetzen salatu dute Baionan
Abortatzeko epemuga luzatu arren, itxarote epeak luzatu dira, eta emazte anitz abortatu ezinik daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu