Frantziako Estatuan jarritako zigorra bete ostean, Juan Luis Agirre Lete Astigarragako presoa atzo goizean atera zuten Poissy espetxetik,. 2002an aldi baterako estraditatu zuten eta sei hilabete inguru eman zituen Valdemoro eta Soto del Real espetxeetan, berriro ere Frantziako Estatura itzuli zuten arte. Tarte horretan lau epaiketa egin zizkioten, eta horietako bitan zigortu zuten. Hain zuzen ere, horregatik onartu zuten haren estradizioa, eta orain Espainian ezarritako zigorrak bete beharko ditu.
Askatasunak aldi bateko estradizioak salatu ditu «gero estradizioari bide egiten diotelako». Haren arabera, «Frantziako Estatuak berriro ere bat egin du Espainiaren errepresio estrategiarekin».Agirre Lete 1996an atxilotu zuten.
Estradizioa
Frantziak Agirre Lete estraditatu du
Frantziako Justiziak gaur utzi du Agirre Lete Espainiakoaren esku. Hegazkinez eraman dute Madrilera, eta han Espainiako Justiziaren esku utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu