azpiegiturak

Frantziak AHTaren Bordele-Hendaia zatiko proiektua onartu du

Abiadura handiko trena Ipar Euskal Herrira Baionako geltokira helduko da aurrenik, gero kosta paretik segituko du Hendaia aldera, bost kilometro barnetik.

2012ko apirilaren 7a
17:57
Entzun

Frantziako Gobernuko Garraio Ministerioak AHT abiadura handiko trenaren Bordele-Hendaia proiektua onartu du, RFF tren konpainiak iragarri duenez. Bordele-Okzitaniako Tolosa zatiko egitasmoari ere balekoa eman dio.

RFFren arabera, tokian tokiko eragileen ekarpenak kontuan hartu ditu gobernuak eta, hala, hasierako plana %40 egokitu du. 'Frantziako hego-mendebaldeko tren proiektu handia' bezala ezagutzen da.

Egitasmoak jasotzen duenez, Bordeletik Ipar Euskal Herrirako zatia, Mont de Marsan eta Akize iparraldetik pasatu ostean, Baionako geltokira helduko da lehenik, hirira ekialdetik sartuta. AHTak gero kosta paretik segituko du Hendaia aldera, bost kilometro barnetik. Biriatuko autobideko ordainleku ingurura iritsiko da, eta hortik Hendaiako geltokira.

Gobernuak 2013ko lehen hiruhilekorako erabilpen publikoari buruzko azterketa egingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.