gizartea

Frantziak debekatu egin ditu zezenketen aurkako zezen plaza inguruetako ekimenak

2013ko urtarrilaren 22a
12:13
Entzun

Frantziako Gobernuko Barne Ministerioak debekatu egin ditu zezenketen aurka zezen plaza inguruetan antolatzen diren ekimenak, horiek ordena publikoari kalte egin diezaioketela argudiatuta. 

UVTF Frantziako Errepublikan zezenketak egiten diren hirietako elkarteak gustura hartu du erabakia. Guillaume François UVTFko abokatuak esan du gobernuaren aldetik "bermea" jaso dutela.

Iazko irailean Frantziako Kontseilu Konstituzionalak zezenketak legezkotzat jo zituen, animalien eskubideen aldeko taldeek egindako debeku eskaera atzera botata. Legeak dioenez, zezenketak ohituratzat dituzten herri eta hirietan baimendu ahal izateko, jarduera horrek etenik gabekoa behar du izan.

2011ko apirilean, berriz, Frantziako Gobernuak herrialdeko kultur ondaretzat jo zituen zezenketak.

Ipar Euskal Herrian Baionan baizik ez dira izaten zezenketak. Joan den irailaren 1ean, CRAC elkarteak elkarretaratze bat egin zuen Baionako Herriko Etxearen aitzinean, zezenketak "tortura" direla salatzeko. 

Alain Afllelou enpresaria 2012an Baionako festetarako 500.000 euroko laguntza ematekoa zen udalari. Hala iragarri zuen Avirongo lehendakari Afllelouk apirilean, baina uztailean jakinarazi zuen laguntza erretiratzea erabaki zuela, bera zezenketen aurka dagoelako eta herriko etxeak horiek antolatu zituelako. "Animalien aurkako ekimen bortitza" dira zezenketak, enpresariaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.