Euskara

Frantziak dio ezin duela berretsi Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna

Hala adierazi du Aurelie Filippettti Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak.

Deiadarren manifestazioa, iaz, Baionan. NICOLAS MOLLO
Aitor Renteria.
2013ko azaroaren 7a
12:22
Entzun

Aurelie Filippettti Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak jakinarazi du Frantziako Gobernuaren iritziz ezinezkoa dela Europako Hizkuntza Gutxituen ituna berrestea, konstituzioko 1 eta 2 artikuluekin talka eginen lukeelako. Frantziako Aude eskualdeko Roland Courteau senatariaren idatzizko galderari erantzun dio Filippettik.

Eskualdeetako hizkuntzen egoera gobernuaren "kezka" dela dio ministroak, gogoratuz adituen batzorde bat ezarri zuela plantan. Joan den uztailaren 15ean eskuratu zituen batzorde horren aholkuak.

Bertze alde batetik, diputatu berdeek hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena sartu dute Frantziako Parlamentuan, Estatu Kontseiluaren "muturreko jakobinismoa" salatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.