Politika

"Frantziak Euskal Herria ezagutu eta errespeta dezan" proposamena egingo du Batasunak

Urtarrilaren 27an aurkeztuko du, Uztaritzen (Lapurdi). Anoetako proposamenetik bi urtera, Euskal Herriak erabakimena izan dezan baldintzak sortzeko garaia iritsi dela iritzi diote.

2006ko abenduaren 13a
18:51
Entzun
Xabi Larralde Batasuneko mahaikideak egin du iragarpena Irungo (Gipuzkoa) Ficoba aretoan, eta han izan dira Larralderekin batera Pernanco Barrena eta Joseba Permach mahaikideak, eta Txomin Ziluaga eta Itziar Aizpurua ezker abertzaleko kide historikoak.

Larraldek agertu du Frantziak Euskal Herria badela ukatu egiten duela, eta hori ez dela konpontzen Ipar Euskal Herrirako Akitaniako eskualdearen edo Pirinio Atlantikoen departamenduaren mendeko instituzio deszentralizatuak sortuz.

Horregatik, edukiak zehaztu ez baditu ere, beren proposamenaren oinarria Frantziak Euskal Herria "ezagutzea eta errespetatzea " dela adierazi du, eta Frantziako Gobernuari begira eginda badago ere "ikuspegi nazionala" islatuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.