Frantziak gaur Garikoitz Pascual, Eneko Pascual eta Juan Carlos Iriarte Espainiaratu ditu. Espainiako Auzitegi Nazionalak egin zuen haien kontrako eskaera, ETArekin harremana dutelakoan.
Garikoitz Pascual (Donostia) eta Eneko Pascual (Hernani, Gipuzkoa) otsailaren 12an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Baionan. Paueko (Frantzia) Dei Auzitegiko instrukzio gelak otsailaren 26an onartu zuen haien aurkako euroagindua. Seyssesko (Frantzia) kartzelan eduki dituzte otsailaren 13tik.
Iriarte (Donostia), berriz, Hendaian atzeman zuen, urriaren 4an, eta Paueko espetxean sartu zuten. Paueko Dei Auzitegiak abenduaren 4an onartu zuen euroagindua.
Euskal presoak
Frantziak Garikoitz Pascual, Eneko Pascual eta Juan Carlos Iriarte Espainiaratu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu