Frantziak Espainiaren esku utzi ditu gaur Joseba Iturbide eta Mikel San Sebastian ustezko etakideak, 2006ko abenduaren 30ean erakunde armatuak Madrilen Barajas aireportuko aparkalekuan egindako atentatuarekin zerikusia dutelakoan. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu du haiek Espainiaratzea, eta Santiago Pedraz epaileak kartzelan sartu ditu biak.
Biak joan den otsailaren 15ean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Donibane Lohizunen (Lapurdi), Jose Antonio
Martinez Mur eta Asuncion Bengoetxea Aranoren etxean.
Lesakoak (Nafarroa) dira Iturbide eta San Sebastian, eta Urdazuriko eta Doneztebeko (Nafarroa) dantzalekuen kontrako atentatuekin zerikusia izatea ere leporatzen diete.
Politika
Frantziak Iturbide eta San Sebastian Espainiaratu egin ditu, eta kartzelan sartu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu