Parisko Auzitegiak lau eta zortzi urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkie ustezko bost etakideri, ETAko aparatu logistikoko kide izatea leporatuta. Juan Cruz Maizari zortzi urteko kartzela jarri dio Frantziako Justiziak, Izaskun Lesakari zazpikoa, Iratxe Sorzabal eta Galder Bihotz Cornagori seinakoa, eta Iker Iparragirreri laukoa, ETAko kidetzat jota.
Fiskalak hamar eguneko epea du helegitea jartzeko. Lesaka eta Sorzabal ihesean dira, eta beste hirurak 2007ko uztailean atzeman zituzten.
Epaimahaiaren arabera, ustezko bost etakideek lotura dute 2007an Loireko departamenduan (Frantzia) atzemandako etxe batekin. Etxe horretan «lehergailuak egiteko laborategi kimiko bat» zuen ETAk, epaileaksententzian dioenez.
Frantziak kartzela zigorrak ezarri dizkie ustezko bost etakideri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu