Dirua aurrezteko, Frantziak bertan behera utziko ditu AHT abiadura handiko trenen sare berri batzuk eraikitzeko hainbat proiektu. Jerome Cahuzac Frantziako Gobernuko Aurrekontuetarako arduradunak esan du «kontu publikoak orekatzeko» neurri bat dela, eta salatu du hainbat proiektu egin direla azken urteotan finantzatzeko dirurik eduki gabe.
Joan den urteko abenduan, lan batzorde bat eratu zuen gobernuak, Frantziako eta Ipar Euskal Herriko trenbideen etorkizunaz eztabaidatzeko. Hala, AHTaren proiektuak bertan behera uzteko eskatu zuen, eta egungo trenbide sarea modernizatzeko. Era berean, zehaztu zuen «arrazoitu gabea» zela AHTa hedatzeko egindako ahalegina.
Frantziak uko egingo dio AHTaren linea gehiago egiteari, krisia dela eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu