Frantziako abokatuen grebaren eraginez, legea aldatuko dute diputatuek

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Baionako abokatuek, Frantziako abokatuekin batera, greba egin zuten atzo, Frantziako Gobernuak atxiloketen prozeduran egin nahi dituen aldaketak salatzeko. Grebaren ondorioz eta ustekabean, ezkerreko eta eskuineko diputatuen gehiengoak Frantziako Gobernuaren lege xedearen hainbat puntu aldatzea deliberatu dute. Bertzeak bertze, galdeketa librearen proposamena gibelera bota dute. Atxiloketa prozedura arintzeko, Poliziak jendea deitzea eta abokaturik gabe galdekatzea proposatzen zen. Alta, noiznahi galdeketa libre hori atxiloketa bihur zitekeen, eta hor adierazitako guztia atxilotuaren aurkako elementu bihurtu. Atxilotuaren abokatua onartzea edo ez, ez da prokuradorearen esku egonen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.