Frantziako Canal + telebistak emanen du erreportajea, bihar

2012ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Frantziako Canal + telebistak bihar gauean emanen du GALi buruzko erreportajea, 52 minutukoa. Hemezortzi hilabeteko ikerketaren emaitza da. GALeko hamar kide ohirekin mintzatu dira kazetariak erreportajea osatzeko. Gehienek uko egin diote kamera aitzinean mintzatzeari, baina, haien esker, Francis izeneko GALeko kidearengana heldu dira kazetariak. Haren lekukotasunaz gain, orduko polizia eta epaileen lekukotasunak biltzen ditu. Abertzaleen iritziak ere biltzen ditu erreportajeak. Frantziari begira egindako erreportajea da, eta garai hartako testuingurua osatu behar izan dute. GALi buruz Frantzian ezagutzarik ez dagoela nabarmendu dute egileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.