Frantziako Estatuaren «zapalkuntza tresnak» salatuko ditu gaur Segik
17:00etan Baionan biltzera deitu du, Euskal Herria ez dela Frantzia ez Espainia aldarrikatzeko
Aurten ere, uztailaren 14an «oldartzera» deitu du Segik. Berez, Frantziako Estatuan besta eguna da gaurkoa, besta nazionala deitzen dena, 1789ko iraultzari lotua. Parisen, urtero bezala, ibilbide militarra eginen dute agintarien aitzinean, eta, berez, Frantziako egituren kontrako manifestaldiak debekatuak dira. Segik, berriz, 17:00etan Baionako Herriko Etxearen aitzinean emanen duen ekitaldira eta ondoko manifestaldira hurbiltzeko eskatu du. Euskal Herria ez dela ez Frantzia ez eta Espainia aldarrikatzeko baliatu nahi du ekitaldia. Bide batez, Frantziako Estatuak «zapalkuntzarako» erabiltzen dituen tresnak salatuko ditu; dela hizkuntzan, dela hezkuntzan edo bide ekonomikoetatik. Hari beretik, Baionan jarria den 1er RPIMa Frantziako armadako unitate bereziak lekuak hustu ditzan eskatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu