Gipuzkoatik Hendaiara (Lapurdi) egunero joaten diren ikasleen kostuetan parte har dezaten dirua eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Hendaiako ikastetxeetan ikasten duten ikasleen laurdenak Gipuzkoakoak dira: 577. Hendaiako ikastolara Gipuzkoako 19 ikasle joaten dira.
Euskal Irratiek emandako informazioaren arabera, ordea, Frantziako Ikuskaritza Akademikoak ez ditu onartuko Hego Euskal Herriko ikasle berriak datorren ikasturtetik aurrera.