Eskubideak

Frantziako Justiziak baliogabetu egin du homosexualen arteko lehen ezkontza

Bordeleko Instantzia Handiko Tribunalak baliogabetu egin du Frantziako homosexualen arteko lehen ezkontza —orain arteko bakarra—. Hain zuzen ere, joan den ekainaren 5ean Begleseko auzapez Noel Mamerek bi gizonezko ezkondu zituen, Frantziako Estatuan aurreneko aldiz, eta eztabaida handia piztu zen. Mamere auzapeza kargutik kendu zuten, eta gaur ezkontza baliogabetzea erabaki du epaitegiak.

2004ko uztailaren 27a
17:14
Entzun
Ekainaren 29an egin zen ezkontza horri buruzko auzia, eta Marie-Helene de la Landelle fiskalak Frantziako Kode Zibilaren aurkakoa zela argudiatu zuen. Aitzitik, ezkondu zen bikotearen abokatuek agertu zuten kode horretako artikulu bakar batean ere ez dela sexu bereko bi pertsonen arteko ezkontza galarazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.