Polizia operazia

Frantziako Le Vert eta Houyvet epaileak Eiheralarren dira, eta Lakoa etxearen miaketari ekin diote berriro

Nafarroa Behereko Eiheralarre herrian Lakoa etxea miatzeari ekin dio gaur, berriro, Frantziako Poliziak. Ustez ETAren arma lantegia zen etxe hori, eta Parisko Le Vert eta Houyvet terrorismoaren kontrako epaileak ari dira miaketan parte hartzen. Halaber, ustezko arma lantegiarekin lotuta atxilotuta Jean Mari Saint-Pee ere han daukate lekuko gisa. Bestalde, 'Sud Ouest' egunkariak gaur plazaratu duenez, beste bi lagun atxilotu dituzte, Charant eskualdean, Alberto Lopez de la Calle ustezko etakideari aterbea eman izana leporatuta.

2004ko apirilaren 8a
13:46
Entzun
'Sud Ouest'-en arabera, Angulemako poliziaetxean dauzkate bi pertsona horiek, eta haien nortasunik eman ez duten arren, duela hamar bat urte ere ustez ETAko kideak aterbetzeagatik atxilotu zituztela dio berripaper horrek.

Joan den astean hasi zuen Frantziako Poliziak Eiheralarreko etxearekin lotutako operazioa. Lehendabizi, Iñaki Espartza Luri atxilotu zuten Akize ondoan, eta, horren ostean, Alberto Lopez de la Calle eta Mertxe Txibite atzeman zituzten. ETAko logistika arloko arduradun izatea egozten diote Frantziako zein Espainiako poliziek Espartzari, eta atal politikoko kideak izatea Lopez de la Calleri eta Txibiteri. Eiheralarreko atxiloketak etorri ziren gero: Josetxo Zeberio Aierbe ataundarra eta Jean Mari Saint Pee Eiheralarre bertakoa atxilotu zituzten. Halaber, atzema zituzten Lakoa etxea ETAren arma lantegi bat zela dio Poliziak, eta Zeberio arduratzen zela hartaz.

Bost lagun horiek auzipetu eta espetxeratu egin dituzte Le Vert epailearen aurrean deklaratu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.