Politika

Frantziako lege-batzordeko presidenteordeak Aurore Martin ez estraditatzeko eskatu dio François Fillon lehen ministroari

Gutun bat idatzi dio Nicole Borbo Cohen-seat-ek euroagindua ez dela bidezkoa azalduz, eta inor ideia politikoengatik estraditatzea kezkagarria dela adieraziz. Ikatza bota dute gaur Baionako Suprefetaren atarian.

2010eko abenduaren 23a
16:09
Entzun
Aurore Martinenganako elkartasun keinuek ez dute etenik. Nicole Borbo Cohen-seat Frantziako lege-batzordeko presidenteordeak gutun bat idatzi dio François Fillon lehen ministroari eta Batasuneko kidea ez estraditatzeko eskatu dio.

Borbo Cohen-seat-ek gutun horretan euroagindua ez dela bidezkoa azaldu dio Filloni, eta ez Espainiaratzeko galdegin dio. Ideia politikoengatik inor estraditatzea kezkagarria dela ere adierazi dio.

Gaur goizean, gainera, Aurore Martinen euroaginduaren aurkako ekintza bat burutu dute Baionan Suprefetaren aitzinean. Zehazki Auroren Espainiaratzeari ez lelopean hamar laguneko talde bat atarira gerturatu eta ikatza utzi dute sartzeko eskaileratan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.